Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2019ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5572

526/2019 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, hauxe adierazten da: Margarita Viciola García andreak Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko atalburu lanpostua utziko du, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko baitu.

Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerenteak otsailaren 23an emandako 53/2018 Ebazpenaren bidez, Margarita Viciola García andrea Barakaldo-Sestao ESIko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko atalburu izendatu zuen, aldi baterako.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Margarita Viciola García andreari Barakaldo-Sestao ESIko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko atalburuaren lanpostuari dagozkion funtzioen esleipena baliogabetzea, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko baitu, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetan izango ditu ondorioak: 2019ko uztailaren 7an.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestao Erakunde Sanitario Integratuari jakinaraziko zaie.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2019ko azaroaren 13a.

Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala