Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2019ko abenduaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5558

110/2019 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea 2019ko Programa Kontratua, Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailaren eta «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA» sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako Programa Kontratua sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2019ko Programa Kontratua, Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailaren eta «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA» sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituena. Eranskinean dago testua.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala