Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2019ko azaroaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5546

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2019ko uztailaren 16ko Ebazpena, ESS01515 zenbakiarekin Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta dagoen jarduera turistikorako gaitzen duten betebeharrak eta eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari amaiera ematen diona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Eranskinean adierazitako prozeduran interesa duenak eskuragarri du testu osoa Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Easo kalea 10, Donostia).

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta. haren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 18a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala