227. zk., 2019ko azaroaren 28a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5522
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita jarduera turistiko klandestino bat eten dela.
Administrazioari egotz ezin zaizkion arrazoiengatik, ezinezkoa izan da aurrez aurre jakinaraztea jarduera turistiko klandestino bat eten dela, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
EGINTZAREN LABURPENA
Eranskinean zehazten den interesdunari adieraztea, bera baita etxebizitzaren titularra, jarduera turistiko klandestino bat eteteko ebazpena eman dela.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, interesdunaren eskubide eta interes legitimoetarako argitalpen osotik erator litekeen lesio posible oro saihesteko, adierazten da jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri duela. Horretarako, bere nortasuna edo gure ordenamendu juridikoak onartutako baliozko bideren baten bidez emandako ordezkaritzarena egiaztatu beharko du aurrez, 15 egun balioduneko epean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Lurralde Bulegoan (Concha jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 20a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.