Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5468

EDIKTUA, 2019ko azaroaren 13koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzeko Ebazpen bat jakinarazten baita, laguntza ekonomikoei buruzko espedientearen gainekoa.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunak jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio zerrendatzen den espedienteetan emandako ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan eskura dezakeela (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez du amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabete bateko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera; guztia ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta berarentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 13a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala