Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5461

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 11koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, 2019-2020 ikasturtean lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko ikastetxe pribatu itunpekoei laguntzak emateko dena.

2019ko uztailaren 23ko Aginduak (irailaren 11ko EHAA, 172. zk.) 2019-2020 ikasturtean lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko itunpeko ikastetxe pribatuei laguntzak emateko prozedura arautu eta irizpideak ezartzen ditu.

Eskabide-espedienteak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea, adierazten diren proiektuak garatzeko; ondoan dirulaguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.

Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen den ikastetxeak aurkeztutako eskaera ez onartzea, ondoan agertzen diren arrazoiengatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 11.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala