Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5460

AGINDUA, 2019ko azaroaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Txanogorritxu Basurto» Haur Eskola Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Txanogorritxu Basurto» Haur Eskola Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloa aldatzeko baimena eskatzen duen urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 215/2004 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2019-2020 ikasturtetik aurrera ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48017526.

Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Txanogorritxu Basurto».

Titularra: Txanogorritxu Basurto, S.L.

Helbidea: Sabino Arana etorbidea, 73 – behea.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1 urtebetetik beherako haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen bidez emandako baimenak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala