Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5459

AGINDUA, 2019ko azaroaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Ametsak» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Barakaldon (Bizkaian) dagoen «Ametsak» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren ordezkariak den Irantzu Espina Mancebón andereak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Ametsak» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Cristina Yanguas Sanz-Irantzu Espina Mancebón-Leire Espina Mancebón, Sociedad Civil» entitateak dauka eta aurrerantzean «Escuela Infantil Ametsak, S.L.» entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Barakaldoko udalerriko Llano kaleko, 56 zenbakian eta 48018993 kode-zenbakia du.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala