Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5455

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 11koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, publiko egiten da 2019. urtean zenbat diru eta nori eman den, gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzetan, araubidea ezartzen duen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren babesean.

Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren 18.2 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Publiko egitea Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko azaroaren 7ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda. Eranskinean dago.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 11.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTXANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala