Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5450

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Ingurumena Advanced Technologies SL erakundeari aitortzen baitzaio Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitortza arautu zen, hain zuzen ere sustatzeko, batetik, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak, eta, bestetik, berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen duten baldintzak; horretarako, bultzatu behar dira emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu.

Dekretu horren itzalpean, Ingurumena Advanced Technologies SL erakundearen ordezkaritzan Itziar Santxez andreak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumena Advanced Technologies SL erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).

Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen artean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz, Ingurumena Advanced Technologies SL erakundea aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 15a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala