Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2019ko azaroaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5400

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia. Erabaki horren bidez, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2019ko ekitaldian finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzen dira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2019ko azaroaren 13ko bilkuran, erabakia hartu du Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2019ko ekitaldian finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak handitzeko. Laguntzok emango dira langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko, besteren kontura, langile-bazkide modura edo kooperatiba-sozietateetan lan-bazkide modura lanean egon eta seme-alabak edo menpekotasun edo larritasun egoeran dauden senideak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldiaren murrizketa eskatu duten pertsonak ordezkatzeko.

Azaldutakoa dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko azaroaren 13ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez baliabide ekonomikoak handitzen baitira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2019ko ekitaldian finantzatzerko. Laguntzok emango dira langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko, besteren kontura, langile-bazkide modura edo kooperatiba-sozietateetan lan-bazkide modura lanean egon eta seme-alabak edo menpekotasun edo larritasun egoeran dauden senideak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldiaren murrizketa eskatu duten pertsonak ordezkatzeko.

Bigarrena.– Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabaki horrek ondorioak izango dituela onartzen den egunetik.

Hirugarrena.– Aditzera ematea argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakiokeela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ BALIABIDE EKONOMIKOAK HANDITZEN BAITIRA FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEKO LAGUNTZEI BURUZKO EKAINAREN 29KO 177/2010 DEKRETUAREN IV. KAPITULUAN EZARRITAKO LAGUNTZAK 2019KO EKITALDIAN FINANTZATZEKO

2019ko martxoaren 6an eman zen argitara (EHAA, 46. zenbakia) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko otsailaren 28ko Ebazpena, zeinaren bidez jakinarazten baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2019ko ekitaldian esleitutako kredituaren guztizko zenbatekoa. Baliabide ekonomiko horien bidez finantzatuko dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak, 32110-Enplegua programaren kontura.

Baliabide ekonomiko horien xedea da dekretu horretan aurreikusitako dirulaguntzak finantzatzea; laguntzok emango dira langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko, besteren kontura, langile-bazkide modura edo kooperatiba-sozietateetan lan-bazkide modura lanean egon eta seme-alabak edo menpekotasun edo larritasun egoeran dauden senideak zaintzeko eszedentzian dauden edo lanaldiaren murrizketa eskatu duten pertsonak ordezkatzeko.

Halaber, aurreikusita dago zenbateko hori, hala badagokio, handitu egin ahal izango dela, indarreko legeen arabera horretarako aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta aldaketa horiek, halakorik bada, argitara eman beharko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Uneko datan, aurreko ekitalditik ordaintzeke dauden betebeharrak daudenez, dagoen kreditu erabilgarria ez da nahikoa 2019an ematea aurreikusita dauden dirulaguntza guztiak finantzatzeko. Beraz, beharrezkoa da baliabide ekonomiko gehiago esleitzea programa horri, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluaren esparruko pertsonen kontratazioa sustatzeko, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean zehazten denaren arabera.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2019ko azaroaren 13an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 214.000 euro handitzea Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak, 2019ko ekitaldian baliabide ekonomikoak finantzatzeko. Esleipen hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokion 32110-Enplegua programaren 2019ko ordainketa-kredituaren kargura egingo da.

Horren ondorioz, 1.914.000 eurokoa da aipatutako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kredituaren zenbateko osoa.

Bigarrena.– Zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezala.


Azterketa dokumentala