Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GARLAN S. COOP. Y SERVICIOS AGRICOLAS ALAVESES, S. COOP.
5390

IRAGARKIA, Garlan S. Coop. eta Servicios Agrícolas Alaveses Sociedad Cooperativa (Sagral S. Coop.) sozietateen arteko bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan eta hurrengoan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:

Garlan S. Coop. eta Servicios Agrícolas Alaveses Sociedad Cooperativa (Sagral S. Coop.) sozietateen egoitzetan, hurrenez hurren 2019ko azaroaren 13an eta 16an egindako ezohiko batzar nagusietan, aho batez erabaki zuten kooperatiba-sozietate biak bat egitea; horretarako, lehenak bigarrena xurgatuko du, bat egiteko proiektuan finkatutako baldintzen arabera. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatu zen eta aldeko kalifikazioa eman zioten han, legeetan eta estutuetan jarritako betekizunak konplitzen zituen eta.

Halaber, jakinarazten da bat egiten duten entitateetako bazkideek kooperatibatik ateratzeko eskubidea dutela eta hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legean kasu bakoitzerako ezarritako moduan.

Vitoria-Gasteiz (Araba), 2019ko azaroaren 16a.

ERREKTORE KONTSEILUKO PRESIDENTEAK.


Azterketa dokumentala