Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

LASTUR S. COOP. PEQUEÑA Y EKINDAR-ÖKOENERGIE S. COOP. PEQUEÑA
5389

IRAGARKIA, Lastur, S. Coop. Pequeña eta Ekindar-Ökoenergie, S. Coop. Pequeña sozietateen arteko bat-egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan eta hurrengoan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:

Lastur, S. Coop. Pequeña eta Ekindar-Ökoenergie, S. Coop. Pequeña sozietateen egoitzetan, hurrenez hurren 2019ko urriaren 31n egindako Ezohiko Batzar Nagusietan eta Unibertsaletan, aho batez erabaki zuten kooperatiba-sozietate biak bat egitea, lehenak bigarrena xurgatuz, bat-egite proiektuan finkatutako baldintzen arabera. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatu zen eta aldeko kalifikazioa eman zioten bertan, legeetan eta estutuetan jarritako betekizunak konplitzen direnez gero.

Halaber, jakinarazten da bat egiten duten entitateetako bazkideek kooperatibatik ateratzeko eskubidea dutela eta hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legean kasu bakoitzerako ezarritako moduan.

Lastur-Deba (Gipuzkoa), 2019ko azaroaren 11.

Administratzaile bakarra,

EGUZKINE ELSENAAR ARGAIA.


Azterketa dokumentala