Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5386

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 101/2019 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

101/2019 prozedura laburtua, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 3ko Ebazpeneko deialdia dela eta (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.). Hau da aurkaratutako jarduketa: 2019ko irailaren 3ko Ebazpena, zeinaren bitartez argitaratzen baita 2018ko abenduaren 3ko Ebazpeneko deialdiko hautaketa-prozeduraren bitartez hautatutako pertsonen zerrenda.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko auzien 6 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko azaroaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala