Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5373

EDIKTUA, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanen demandari buruzko apelazioan bideratutako 2344/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa – Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: 2344/2019 familiari buruzko apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Ibai Arias Elissalt.

Alderdi demandatua eta apelatua: Elsa Maria Obama Nzang eta Fiskaltza.

Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanen demanda.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

«Ezesten da Ibai Arias Elissalt-en ordezkariak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa hiriburu honetako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak 2019ko urtarrilaren 8an eman zuen epaiaren aurka, eta ebazpenaren alderdi guztiak berresten dira. Auzialdi honetan sortu diren kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.».

Elsa Maria Obama Nzang demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, 2019-10-21eko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2019ko urriaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala