Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5372

IRAGARKIA, 24/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 24/2018.

Sekzioa: 3. sekzioa.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2018-01-08.

Errekurtsogilea: Ertzaintzaren Lanbide Sindikatua –SIPE–.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: 267/2017 Dekretua, 2017-12-05ekoa, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarena (2017-12-29ko EHAA, 247. zk.). Horren bidez, Ertzaintzan jasotzen diren ordainsarien eta konpentsazioen araubidea zati batean aldatzen da.

Bilbao, 2019ko urriaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala