Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2019ko azaroaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5369

AGINDUA, 2019ko urriaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Vitoria-Gasteiz udalerriko Adurtza auzoari zabaltzea Birgaitze Integratuko Areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

AURREKARIAK

1.– Vitoria-Gasteizko Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areetarako zehaztuta dauden dirulaguntzak eskatzeko, Adurtza auzoarentzat. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen- eta justifikazio-memoria, gizarte eta hirigintza-azterlana, ekonomia- eta finantza-azterlana eta jarduketa-programa.

2.– Eremu horren jardute-esparruaren mugaketa honako hauetan oinarritzen da: espedientean jasotzen diren agirietan, Udalak aurkeztutako mugaketa-planoan, udalerriko Plan Orokorrean eta organo honetara atxikitako langileriak egindako inguruaren begizko ikuskapenean. Mugaketa agindu honi atxikitzen zaion planoan zehazten da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, hala xedatuta baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan eta Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan.

2.– Aipatutako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, horretarako emandako Agindu baten bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, Birgaitze Integratuko Areetarako finkatuta dauden dirulaguntzak eman ahal izango dizkie aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar denean.

3.– Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta urbanistiko-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Vitoria-Gasteizko Adurtza auzoa, 2019ko uztailean 4ean emandako txostenaren arabera. Txostena espedientean dago.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areetarako dirulaguntzak ematea Vitoria-Gasteizko Adurtza auzoan burutuko diren babespeko birgaitze-jarduketei.

Bigarrena.– Agindu honen berri ematea Vitoria-Gasteizko Udalari eta dagokion Lurralde Historikoko Foru Aldundiari.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita; horrek ez du esan nahi argitaratu ezin daitekeenik, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 29a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala