Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2019ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5332

IRAGARKIA, hondakin-urak isurtzeko baimena azkentzeko prozeduran emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako ebazpena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 42, 44 eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Hau guztia jakinarazten da ondorio egokiak izan ditzan, eta ohartarazten da administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikulua betez, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Espedientea interesdunen eskura izango da Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Arroen bulegoan (Intxaurrondo kalea, 70 – 1. solairua, 20015, Donostia).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2019ko azaroaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala