Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2019ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5331

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpen bat jakinarazteko dena, zeinaren bidez ezesten baita Ertzaintzako zuzendariaren 2019ko uztailaren 2ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Herritarren segurtasuna babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hauste batekin lotua.

Espediente-zenbakia: REC-VIC-059/2019-XIX (405X1902375-5).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Aipatutako ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

2.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien Vitoria-Gasteizko Epaitegian edo demandatzaileak helbidea duen barrutiko administrazioarekiko auzien Epaitegian (Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari dagokion esparruari badagokio), bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 12a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala