Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2019ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5328

IRAGARKIA, B-2/2019-OS zehapen-prozeduran Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Naturdental Plus, S.L. (B95643474 IFK) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientean ebazpena eman dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 5.000 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean jar daiteke, baita Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea aztertu ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa – Tfnoa.: 94 403 15 87).

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa epe honetan egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1aren eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16aren eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunek gora jotzeko errekurtsorik jarriz gero, gora jotzeko errekurtso hori ezetsi egin dela jakinarazten denean –ezetsi egiten bada, behintzat–.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).

Aipatutako borondatezko epean isuna ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera eta dagozkion errekarguekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2019ko urriaren 31.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala