Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2019ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5326

IRAGARKIA, zeinaren bidez zenbait ebazpen jakinarazten baitira, gora jotzeko errekurtso hauei dagozkienak: unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzetarako 2017-2018 ikasturteko deialdia ebazten duen Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariaren ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Saiatu arren, ezin izan dira jakinarazi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako ebazpen horiek. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo dira jakinarazpenak, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 46. artikuluek.

Iragarki hau argitara ematen da interesdunak jakitun egon daitezen, eta jakinarazpen indibidualtzat hartu behar dute, ohartarazpen honekin:

Ebazpen horiek aztertu ditzakete Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz; tfnoa.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 11.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala