Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2019ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5325

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 725/2019 prozedura arruntean interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

725/2019 prozedura arrunta, gora jotzeko honako errekurtso hau berariaz ezestearen aurka jarritakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan 0224 Matematika eta 0401 Teknologia irakasgaietan ordezkapenak egiteko 2019/2020 ikasturterako izangaien behin betiko zerrenden aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian agertu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren espezialitateetako zerrendetakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 7a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
EMANGO DEN EPAIAREN ERAGINPEAN EGON DAITEZKEEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

Demanda baiesteak eragina izan dezake Bizkaiko Lurralde Historikoko zerrenda hauetako pertsonengan:

– 0224 Bigarren Hezkuntzako Matematika: 3116 pertsona.

– 0401 Teknologia: 2026 pertsona.


Azterketa dokumentala