Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2019ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5313

EDIKTUA, 525/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 525/2018-M judizio arrunta.

Demandatzailea: Ivan Olabarri Escauriaza eta beste batzuk.

Demandatua: Basque America Pacific Agrupación de Interés Económico, Fundación Etxekide Fundazioa, Etxekide, SL, Txaber Gandiaga Consulting, SL, Byv Clean Tech, SL eta Haiko Interactive Technologies Sociedad Limitada Laboral.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio epaitzak hitzez hitz:

EPAITZA

Ezesten da Gutiérrez López prokuradoreak, Iván, Alejandro eta Leticia del Mar Olabarri Escauriaza jaun-andreen izenean eta haien ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Basque America Pacific Agrupación de Interés Económico sozietatearen aurka. Horrenbestez, demandatua absolbitzen dut haren aurka azaldutakoengatik.

Funtsean baiesten dut Gutiérrez López prokuradoreak, Iván, Alejandro eta Leticia del Mar Olabarri Escauriaza jaun-andreen izenean eta haien ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Byv Clean Tech, SL, Fundación Etxekide Fundazioa, Txaber Gandiaga Consulting, SL, Etxekide, SL eta Haiko Interactive Technologies Sociedad Limitada Laboral entitateen aurka. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileei honako zenbateko hauek ordaintzera solidarioki:

– 5.278,50 euro.

– Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiaren 17/00047 titulu judiziala betearazteko prozedurako kostuak eta interesak likidatzetik ateratzen den zenbatekoa.

– Legezko interesa, demandaren egunetik ebazpen honen egunera arte; egun horretatik aurrera, legezko interesa bi puntuz gehituko da, dena ordaindu arte.

– Prozesuaren ondoriozko kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (2755 0000 04 0525 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), 2019ko uztailaren 1ean.

Etxekide, SL eta Fundación Etxekide Fundazioa demandatuen gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2019ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala