Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2019ko azaroaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5302

IRAGARKIA, 74/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzian, María Jesús García Hernandok administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du –zehazki, 74/2019 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa–, otsailaren 28ko 40/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, 2019ko martxoaren 28koa, administrazio-isiltasunaren bidez atzera bota izana dela-eta. Ebazpen horren bitartez, merituen behin betiko baremazioa ezarri eta Barakaldoko La Paz eta Errakaortuko osasun-zentroetako lanpostuak berriro esleitzen dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 1. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala