Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2019ko azaroaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5212

EBAZPENA, 2019ko urriaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskara Ingurune Digitalean deialdiari dagozkion 2019ko dirulaguntzak esleitzen dituena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2019ko maiatzaren 15eko Aginduarekin bat etorriz, non arautzen baita nola emango diren 2019ko dirulaguntzak ingurune digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko (2019ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zk.), eta balorazio-batzordeak eginiko proposamenak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Diruz laguntzea agindu horretan finkatutako baldintzak betetzen dituzten eta 70 puntu edo gehiago lortu dituzten egitasmoak (I. eranskina).

2. artikulua.– Dirulaguntzarik gabe uztea, agindu horretan finkatutako baldintzak bete arren, 70 puntu baino gutxiago lortu diutzten egitasmoak (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesatuei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat ebazpen honekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean gorako errekurtsoa jarri ahal izago dio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 22a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala