Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERRIZKO UDALA
5051

IRAGARKIA, Berrizko udal barrutiko zarataren maparen behin-behineko onarpenari buruzkoa.

2019-304075 Alkatetza Dekretuaren bidez, hau erabaki da:

Lehenengoa.– Berrizko udal barrutiko zarataren maparen behin-behinean onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuaren arabera.

Bigarrena.– Berrizko udal barrutiko Zarata Mapa eta proiektua jendaurrean jartzeko izapidea egitea, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jarrita, eta hilabeteko epea ematea iragarkia argitaratu ondoren alegazioak aurkeztu ahal izateko, udal bulegoetan, astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 14:00ak arte.

Berriz, 2019ko urriaren 24a.

Alkatea,

ROLANDO ISOIRD REFOYO.


Azterketa dokumentala