Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5050

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 328/2019 lan-auto arruntetan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

2019ko urriaren 9ko Dekretuaren bidez, Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak Hezkuntza Sailari eskatu dio epa ditzala 328/2019 auto sozial arruntetan eragina izan dezaketenak. Lan-auto arrunt horiek jarri dira lan-harreman mugagabe ez-finkoa duten hezkuntza-laguntzako espezialistek, lekualdatze-lehiaketetan eta ikastetxea esleitzeko prozeduran, lan-kontratu finkoa duten hezkuntza-laguntzako espezialisten baldintza berberetan parte hartzeko duten eskubidea dela-eta.

Demanda baietsi izanak eragina izan dezake Hezkuntza Saileko lan-kontratu finkoa eta lanpostu hutsak betetzeko bitarteko kontratua duten hezkuntza-laguntzaile espezialisten guztizkoan.

Espedientea bidalita eta Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen Legearen 143.2 eta 151.1 artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bost egun balioduneko epean aipatutako prozeduran pertsonatu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango da indarrean jakinarazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala