Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5040

EBAZPENA, 2019ko urriaren 22koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Euskalgintza deialdiari dagozkion 2019ko dirulaguntzak.

Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea (Euskalgintza deialdia) ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko maiatzaren 15ean emandako Aginduari jarraikiz (2019ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zk.) eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Dirulaguntzarik ez ematea adierazitako aginduan zehazten den baldintzaren bat betetzen ez duten I. eranskineko egitasmoei.

2. artikulua.– Diruz laguntzea aginduan zehazten diren baldintzak bete dituzten egitasmoei (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Diruz lagundutako egitasmoen berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartzen den ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 22a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala