Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2019ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4921

EBAZPENA, 2019ko urriaren 3koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez erabakitzen baita jendaurrean jartzea Krosaki AMR Refractarios SA enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, tunel-labe berri bat instalatzeko, Hernanin.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren xedea da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzea, edo, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatutako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko; izan ere, ingurumeneko baimen integratuaren helburua da beharrezkoak diren baldintzak ezartzea araua bete behar duten instalazioek arauaren xedea beteko dutela bermatzea; horretarako, prozedura bat gauzatuko da, non bermatuko baita baimen hori ematen parte hartu behar duten administrazio publiko guztien koordinazioa, izapideak arintzearren eta partikularren karga administratiboak gutxitzearren.

Proiektu Publiko eta Pribatuen Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lege horren I. eranskineko lanen, instalazioen edo beste edozein jardueraren ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da, legean jaso bezala.

Ingurumen-organo honetan hasi da izapidetzen Krosaki AMR Refractarios SA enpresak aurkeztutako proiektu honen ingurumen-baimen integratua, hain zuzen ere, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko Hernanin tunel-labe berri bat instalatzeko xedearekin; izan ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bateginaren I. eranskinean jasota dago proiektu hori.

Krosaki AMR Refractarios SA enpresak ingurumen-organo honetan aurkeztu du ingurumen-inpaktuaren adierazpena eta ingurumen-baimen integraturako ingurumen-inpaktuaren proiektua eta azterlana, izan ere, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dago proiektu hori.

Ingurumen-baimen integratua eskuratzeko aurreikusitako prozeduraren arabera, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak aurkeztu ostean, informazio publikorako aldi bat ezarri behar da, gutxienez 30 egunekoa.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutako ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduraren arabera, jendaurrean jarri behar dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, autonomia-erkidegoek ahalbidetu behar dute ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran ingurumen-inpaktuaren jarduketak sartzea, baldin eta nahitaezkoa bada eta eskumena autonomia-erkidegoarena bada.

Ondorioz, aintzat harturik abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina, jendaurrean jarri behar dira, aldi bakar batean, Krosaki AMR Refractarios SA enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, hain zuzen ere ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman dakizkion enpresa horrek tunel-labe berri bat instalatzeko Hernanin.

Xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako araudi orokorrak eta berariazkoak, eta, horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Krosaki AMR Refractarios SA enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, hain zuzen ere ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman dakizkion enpresa horrek Hernanin tunel-labe berri bat instalatzeko. Epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena.– Aurreko artikuluan jasotakoa betetze aldera, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan (Intxaurrondo 70, Donostia) daude eskuragai.

Halaber, herritarrek agiri horiek eskuragarri izan ditzaten, espediente hori Hernaniko Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jar dezan legezko epean.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren oholtzan (https://euskadi.eus/egoitza) izango dute eskuragarri herritarrek proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 3a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala