Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2019ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4914

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 159/2019-D administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-113/2019-VII (REC-PER-016/2017-VII).

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 23ko Aginduaren kontra jarri zen. Agindu horren bidez, Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko urriaren 5eko Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen; ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuen behin betiko betetzeko (C140) eta Superintendente, Intendente, Komisario eta Komisariorde lanpostuak behin-behinean esleitzeko prozedura (C141) ebatzi zen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, agertu ahal izateko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 17a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala