Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2019ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4911

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 562/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 562/2019 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendía Rodríguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da urriaren 1ean. Hona hemen aurrekaria eta epaitza, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 562/2019 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Lierni Echevarría Lizaso andreak eskatu du auzi-ihesean den Luis David Urrutia Ibarra jaunaren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut Lierni Echevarría Lizaso andreak diru-zenbateko bat erreklamatzeko jarri duen demanda auzi-ihesean den Luis David Urrutia Ibarra jaunaren aurka. Ondorioz,

Luis David Urrutia Ibarra kondenatzen dut Lierni Echevarría Lizasori 1.700 euro ordaintzera, gehi diru-kopuru horrek 2019ko martxoaren 1etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Luis David Urrutia Ibarra demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala