Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2019ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4905

EBAZPENA, 2019ko urriaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan dirulaguntzak ematen baitira 2019ko ekitaldian osasuna sustatzeko programak gauza daitezen.

Osasuneko sailburuaren 2019ko maiatzaren 29ko Aginduan onartzen dira 2019ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko. Laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, agindu horren 12. artikuluari jarraituz eratutako balorazio-batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Balorazio-batzorde horrek, 2019ko urriaren 10ean egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta, hori oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 11.

80/2017 Dekretuaren 1. xedapen gehigarrian jasotako ordezkapen-erregimenaren arabera.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

JUAN JOSE AURREKOETXEA AGIRRE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala