Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2019ko urriaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4877

28/2019 DEKRETUA, urriaren 14koa, lehendakariarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide batzuk berriro izendatzeko dena.

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua arautu zuen irailaren 16ko 158/2008 Dekretuak, eta urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak aldatu egin zuen azken dekretu hori.

Lehendakariaren uztailaren 27ko 22/2017 Dekretuaren bitartez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak izendatu ziren. Beren kardua dela-eta kide direnen kasuan izan ezik, izendapenek hiru urteko indarraldia izango dute, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Geroago, eta 158/2008 Dekretuaren babesean, kontseilu horretako kide bat aldatu da lehendakariaren martxoaren 13ko 8/2018 Dekretuaren bitartez.

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailak, Enplegua eta Gizarte Politika Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Euskadiko GGKen Koordinakundeak eta Unicef-Euskal Herriko Batzordeak izendapen berriak egin dituzte, beraz, kide horien izendapenak egin behar dira.

Ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren burua naizenez, eta lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan ezarritakoa betetzeko –dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak ezarri zituen–, hauxe,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hauek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide izendatzea.

1.– Eusko Jaurlaritzan gai hauetan eskumena duten sailak ordezkatzeko:

a) Nekazaritza (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila):

– Titularra: Jone Miren Fernández Landa andrea, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako zuzendaria, Irma Basterra Ugarrizar andrearen ordez.

– Ordezkoa: Azucena Salazar Bayona.

b) Gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak (Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila):

– Ordezkoa: Agurtzane Llano Cuadrado andrea, Gazteriako zuzendaria, Ander Añibarro Maestre jaunaren ordez.

2.– Foru-aldundiak ordezkatzeko:

a) Arabako Foru Aldundia:

– Titularra: Nerea Melgosa Vega andrea, Berdintasunerako, eta Giza Eskubideen zuzendaria. Nekane Zeberio Ganzarain andrearen ordez.

– Ordezkoa: Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarteko Politiketako foru-diputatua, Arantza Cañamares Aguilar andrearen ordez.

b) Bizkaiko Foru Aldundia:

– Titularra: Ignacio Rodriguez Puertas jauna, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusia, María Guijarro Ceballos andrearen ordez.

c) Gipuzkoako Foru Aldundia:

– Titularra: Mikel Diez Sarasola jauna, Nazioarteko Lankidetzarako zuzendari nagusia, Fernando San Martín Gubia jaunaren ordez.

3.– Euskadiko GGKEen Koordinakundea ordezkatzeko:

– Titularra: Olga García Martínez andrea, InteRed erakundekoa, Eva Silván Miracle andrearen ordez.

4.– Euskadiko GGKEen Koordinakundean integratu gabeko euskal lankidetza-eragileak ordezkatzeko:

a) Unicef-Euskal Herriko Batzordea ordezkatzeko:

– Ordezkoa: Natividad de Jesús Campillo López andrea, Carlos García Bakedano jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, oro har, denok jakin dezagun.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 14an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala