Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2019ko urriaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4861

EBAZPENA, 2019ko urriaren 14koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten ematen zaizkien dirulaguntzak ebazteko kide anitzeko organoko kideak.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko irailaren 11ko Aginduak -–EAE ingurumen-boluntariotzako proiektuak burutzen dituzten irabazte-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta laguntzen deialdia egiten duena– honako hau ezartzen du: aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko ebaluazio-organo bat eratuko da (balorazio-batzordea), honela osatua: Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, izango da burua; eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako bi teknikari izango dira kideak, zuzendariak izendatutakoak. Bietatik, zerbitzuan antzinatasun handiagoa duena izango da idazkaria.

Esandakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten ematen zaizkien dirulaguntzak ebazteko ardura izango duen kide anitzeko organoko kide honako hauek izendatzea.

Lehendakaria:

Aitor Zulueta Telleria, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.

Kideak:

Saioa Torres Zurutuza, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaritzako teknikaria.

Lidia Prieto Espejo, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaritzako teknikaria, idazkaria izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 14a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

AITOR ZULUETA TELLERIA.


Azterketa dokumentala