197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4793
IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espediente baten Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak egindako ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
Jakinarazten dizugu ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmoak izanez gero, zehapen-ebazpena eta inskribatze-datuak bidaliko dizkiogula Zehapen Estatuko Erregistroari, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.
Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 7a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.