Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4779

EBAZPENA, 2019ko urriaren 4koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan –2019ko ekitaldiari dagokionez– emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen programa).

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen erregimena arautzen da (Itsaspen programa).

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 21eko Aginduaren bitartez, 2019ko ekitaldiari dagokionez aipatutako laguntzetarako deialdia egiten da, eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekitzen.

Aipatutako dekretuaren 11.5 artikuluan ezartzen denez, laguntzen onuradun atera diren pertsonen zerrenda EHAAn argitaratuko da –publikotasunaren ondorioetarako–, hargatik eragotzi gabe laguntzak ebazten dituen ebazpena banan-banan jakinaraztea. Guztiarekin ere, emandako zenbatekoak ere adieraziko dira.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan –2019ko ekitaldiari dagokionez– emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda argitara ematea. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen programa).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 4a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala