Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4778

EBAZPENA, 2019ko urriaren 4koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, 2019ko ekitaldirako, G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdia egiten da, entitate pribatuei zuzendua (Erein pribatuak).

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, 2019ko ekitaldirako, G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdia egiten da, entitate pribatuei zuzendua (Erein pribatuak).

Behin esleituta eta ebazpenak esleipendunei jakinarazita, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bidez, 2019ko ekitaldirako, G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdia egiten da, entitate pribatuei zuzendua (Erein pribatuak).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 4a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala