Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2019ko urriaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4770

1267/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Erradiodiagnostikoko Mediku kategorian, Profila: Neuroerradiologia Interbentzionista, lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 486/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. Erradiodiagnostikoko Mediku kategoriako oinarri espezifikoak, Profila: Neuroerradiologia Interbentzionista.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren Epaimahai Kalifikatzailea izendatzea. Hori ebazpen honen eranskinean jasotako kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraituz, Ebazpen honen kontra gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

ERANSKINA
FAK. ESP. ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKUA, PROFILA: NEUROERRADIOLOGIA INTERBENTZIONISTA

Presidentea:

– Titularra: Gorka Arenaza Choperena.

– Ordezkoa: Iñaki Carral Tellitu.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Rebeca Bastida Torre.

– Ordezkoa: José Ángel Larrea Peña.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: José María Abaitua Ibáñez.

– Ordezkoa: Ramón Arrizabalaga Guereñu.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Aránzazu Agote Gemein.

– Ordezkoa: María del Pilar Aisa Varela.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Enrique Añorbe Mendivil.

– Ordezkoa: José Ignacio Basarrate Salazar.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: Iciar Aguirre Oloriz.

– Ordezkoa: María Magdalena Almeida Pardo.

Seigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Miren Itziar Aguirre Oteiza.

– Ordezkoa: Irantzu Aloa Hermoso de Mendoza.

Idazkaria:

– Titularra: María Pilar Bonachía Caballero.

– Ordezkoa: Pedro María Gironi Gómez.


Azterketa dokumentala