Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4758

IRAGARKIA, Gizarte Ekonomiako zuzendariarena, Betiko Ikastola S. Coop. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela aitortzeko espedienteari buruzkoa.

Joaquín Díaz Arsuagak, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justiziako Gizarte Ekonomiako zuzendaria den aldetik, hau jakinarazten du:

Betiko Ikastola S. Coop. deritzon kooperatiba-sozietateak eskabide bat aurkeztu du onura publikokoa dela aitor dakion, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz (64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena), eta, hori dela eta, dekretu horren 9. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hogei egun balioduneko epea ezartzen da interesdunek espedientea aztertu ahal izateko eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 2a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.


Azterketa dokumentala