Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4752

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 424/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek 424/2019 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2019ko maiatzaren 30eko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ebatzi baitzuen 2018ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez egindako deialdiko Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioei zuzendutako ikerketa kriminaleko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertzea.

Espediente-zenbakia: AAP 234/2019-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko urriaren 7a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala