Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4739

EBAZPENA, 2019ko urriaren 3koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko apirilaren 10eko Ebazpenak literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko modua arautu zuen.

Ebazpen horren 10. eta 11. artikuluek ezarri zuten, alde batetik, balorazio-batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta, bestetik, balorazio-batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria.

– Bokalak:

a) Josu Zabaleta Kortaberria jauna, edo haren ordezkoa.

b) Lourdes Otaegi Imaz andrea, edo haren ordezkoa.

c) Juan Garzia Garmendia jauna, edo haren ordezkoa.

– Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2019ko urriaren 3a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala