Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4737

EBAZPENA, 2019ko urriaren 3koa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta iragartzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 18ko Aginduan aurreikusitako laguntzen ematea. Agindu horren bidez ezartzen dira paisaiaren 2019ko ekitaldirako ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako dirulaguntzak emateko deialdia.

2019ko uztailaren 1eko EHAAn (123. zk.), Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 18ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baitira paisaiaren 2019ko ekitaldirako ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako dirulaguntzak emateko deialdia.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko abuztuaren 1ean amaitu zen, aipatutako aginduaren 7.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela izanik, eskabide hauek sartu dira:

(Ikus .PDF)

Dirulaguntza hauek arautzen dituen 2019ko ekainaren 18ko Aginduaren 9.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, irailaren 17an horretarako balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko xedeaz, kontuan hartuta artikulu horren 3. apartatuan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa. 2019ko irailaren 18an, balorazio-epaimahaiaren eraketa eta osaera adierazten dituen akta udal eskatzaile guztiei jakinarazi zitzaien, abstentzio-eskubidea eta errekusatze-eskubidea bermatzeko, dirulaguntza hauek arautzen dituen Aginduaren 9.2 artikuluan xedatutakoa betez.

2019ko ekainaren 18ko Aginduaren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 300.000 euro bideratuko dira dirulaguntzak emateko. Bestalde, 15. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela paisaiarako ekintza-planak idazteko ordainsarien % 90, plan bakoitzerako 30.000 euroko gehieneko muga jarrita, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ez BEZa ez bestelako zergak ezin izango direla diruz lagundu.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, agindu arautzailearen 9.4 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten duen zein den diruz laguntzeko diren eskabideen lehentasuna, kontuan hartuta puntuazioa, barnean hartuta zein udal edo kontzeju den onuraduna, zein den diruz lagun daitekeen proiektua eta zenbatean laguntzea proposatu den. Halaber, proposamen horretan jasoko dira ukatzeko diren eskabideen zerrenda eta ukatzeko arrazoiak.

Azkenean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 18ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat (agindu horren bidez ezartzen dira paisaiaren 2019ko ekitaldirako ekintza-planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako dirulaguntzak emateko deialdia), eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak proposatutakoa ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Paisaiarako ekintza-planak idazteko dirulaguntzak ematea ondoren zerrendatutako udalei eta kontzejuei, adierazitako zenbatekoan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Paisaiarako ekintza-planak egiteko dirulaguntzak ukatzea ondoren zerrendatutako udalei, eta kasuan kasu ukatzeko arrazoiak:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztientzako jakinarazpen-balioa izan dezan.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jarriz ematea jakitera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 3a.

Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MARIA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.


Azterketa dokumentala