Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4729

509/2019 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da, erakunde horretan, Javier Calzada Barrena jauna Pediatriako zerbitzu sanitarioko burua, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentearen otsailaren 6ko 58/2019 Ebazpenaren bidez, Goierri-Urola Garaiko ESI Pediatriako zerbitzu sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin da. Ebazpena hori argitara eman zen EHAAn (2019ko martxoaren 5ekoa), BOEn (2019ko martxoaren 4koa) eta Osakidetzaren web orrian.

2.– Eskaerak aurkezteko 15 egun balioduneko epea zegoen, deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik ,2019ko martxoaren 27an amaitu zen epea.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian, 2019ko apirilaren 7an, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2019ko apirilaren 24an), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartu dira 2019ko apirilaren 29an, dagokion eran argitaratzeko.

5.– Behin betiko zerrendak eta Balorazio Batzordeko kideen izendapena Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren maiatzaren 2an eta uztailaren 30ean. Hautagaiari ere jakinarazi zitzaion aipatu deialdia.

6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako hautagaia baloratuta (2019ko irailaren 25ean), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2019ko irailaren 27an); eta Javier Calzada Barrena jaunak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESI-n.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentearen urriaren 19ko 486/2017Ebazpenaren 7. oinarriak ezartzen duenez, Goierri-Urola Garaiko ESIko Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango du proposatutako izangaiak deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Javier Calzada Barrena jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIko Pediatriako zerbitzu sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2018ko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan utziko du lanpostua, ez bada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Zumarraga, 2019ko irailaren 30a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala