Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4699

158/2019 DEKRETUA, urriaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.

Energiaren Euskal Erakundea eratzeko den azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatuta dagoenez, Zuzendaritza Batzordean lehendakaria eta erakundearen sozietateetako lehendakariak ez ezik, bost kontseilari ere izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren ordezkari jardungo dutenak. Gainera, beste kide batzuk ere izango ditu batzordeak, energia edo industriaren eremuan izen ona duten pertsonen artean izendatuak.

Aipatutako araudian oinarrituta, uztailaren 7ko 131/2015 Dekretuaren eta abenduaren 23ko 242/2016 Dekretuaren bidez, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkarien azken berritze partzialak egin ziren. Hala ere, une honetan, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuko duen kide bat kargutik kendu eta izendatu behar da, zati batean berritu delako.

Horiek horrela, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2019ko urriaren 8an egin duen bilkuran proposamena onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Aitor Patxi Oregi Baztarrika jauna Energiaren Euskal Erakundean –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa– duen kontseilari kargutik kentzea.

2. artikulua.– Iñaki Aldekogarai Labaka jauna izendatzea Energiaren Euskal Erakundeko kontseilari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

mARÍA aranzazu tapia otaegui.


Azterketa dokumentala