Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2019ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4682

IRAGARKIA, 2019ko irailaren 30ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Lekeitioko portuan portuko jabari publikoa okupatzeari buruzkoa, Lekeitioko portuan aurrez instalatutako zurezko hamar kaxoi erabiltzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluak xedatutakoa betez, jakinarazten da Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez eman dela aipatutako emakida, ondoren azaltzen diren baldintza nagusiekin:

Titularra: Cofradía de Pescadores de San Pedro.

Xedea: portuko jabari publikoa okupatzea, Lekeitioko portuan aurrez instalatutako zurezko hamar kaxoi erabiltzeko.

Azalera: 41,98 m2.

Iraupen-epea: lau (4) urte, bi (2) luzapen egiteko aukerarekin, bakoitza bi (2) urtekoa.

Tasa: EAE Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 197 quinquies 5.1.1.b) artikuluaren tasa.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 30a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala