Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2019ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4681

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 10eko Agindua, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2019ko otsailaren 10eko Ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak pilatu eta bertan adierazitako uziak ezestekoa.

Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Agindu horrek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraz, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako agindua Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan dago eskuragarri (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

M.ª TERESA AMEZKETA ALEGRIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala