Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2019ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4673

AGINDUA, 2019ko irailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira honako agindu hauetan aurreikusitako aholku-batzorde espezifikoetako bokalak: Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 18ko Agindua, zeinaren bidez, 2019-2020ko ikasturtean, doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatzen baitira eta laguntza horien deialdia egiten; eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira ikertzaile doktoreentzako doktoratu ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak, eta horietarako deialdia egiten, 2019-2020ko ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez (2019ko ekainaren 27ko EHAA, 121. zk.), doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2019-2020ko ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez (2019ko ekainaren 12ko EHAA, 110. zk.), ikertzaile doktoreentzako doktoratu ondoko hobekuntza-programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2019-2020ko ikasturterako.

Bi deialdien oinarriek ezartzen dutenez, laguntza berriak emateko prozedura lehiaketa-prozeduraren bidez egingo da. Horrela, aholku-batzorde espezifikoek eskatzaileak baloratuko dituzte. Hezkuntzako sailburuak izendatuko ditu aholku-batzordeetako kideak, eta kide horiek ikasketa- eta ikerketa-eremuan entzute handiko pertsonak izango dira, Zientziaren Euskal Sistematik kanpo jarduten dutenak.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako pertsonak bokal izendatzea ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako (doktoreak eta ez doktoreak) 2019-2020ko ikasturterako eskabideak ebaluatuko dituzten aholku-batzorde espezifikoetan. Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 18ko eta 2019ko ekainaren 4ko aginduen bidez egin da programa horien deialdia.

Bigarren artikulua.– Egonaldi-, bidaia- eta zerbitzu-gastuak kuantifikatzeko erabilitako moduluak agindu honen II. eranskinean ezarrita daude.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA 2019
1. arloa: lurraren zientziak.

María José Ortíz Bevia.

Lourdes Fernádez Díaz.

Amelia Jiménez Bautista.

2. arloa: fisika eta espazioaren zientziak eta berariazko ikerketa.

Jorge Manuel García Martínez.

Wenceslao González Viñas.

Jose María De Teresa Nogueras.

3. arloa: matematika.

María del Pilar Ruíz Gordoa.

Verónica Requena Arevalo.

Jorge Delgado Gracia.

4. arloa: kimika.

Rodolfo Lavilla Grifols.

Maria Luisa Fernández Sánchez.

Ana Belén Soldado Cabezuelo.

5. arloa: funtsezko biologia eta sistemena.

Margarita Menéndez Fernández.

Susana Campoy Sánchez.

Anna M. Aragay Combas.

6. arloa: biomedikuntza.

Jordi Alberch Vié.

Nuria Sala Serra.

Jose Luis Gelpi Buchaca.

7. arloa: medikuntza klinikoa eta epidemiologia.

Ana Almaraz Gómez.

Blas Gil Extremera.

Jesús Vioque López.

8. arloa: landare eta animalia biologia, ekologia eta ingurumena.

Gustavo Adolfo Llorente Cabrera.

Juan Bellas Bereijo.

María Rosa Ponce Molet.

9. arloa: elikagaien zientzia eta teknologia. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza.

Diana Ansorena Artieda.

Antonio Herrera Marteache.

Pilar Barreiro Elorza.

10. arloa: teknologia mekanikoak eta ekoizpenerakoak.

Miguel Ángel Martínez Barca.

David González Ibáñez.

Pilar Ariza Moreno.

11. arloa: komunikazio, konputazio eta elektronikaren ingeniaritzak.

Ana María López Torres.

Jesús Cid Sueiro.

Angelica De Antonio Jiménez.

12. arloa: arkitektura, ingeniaritza zibila, eraikuntza eta hirigintza.

Carmen Jordá Such.

Pablo Martí Ciriquiain.

Alberto Tomás Estévez y Escalera.

13. arloa: hezkuntza zientziak. Psikologia.

Clara Romero Pérez.

Bartolomé Rubia Avi.

Maria Angeles Espinosa Bayal.

14. arloa: gizarte zientziak.

Rosa Franquet Calvet.

Juan Montabes Pereira.

Javier Coterón López.

15. arloa: zuzenbidea.

Jaume Ferrer Lloret.

Isabel Fernández Torres.

Ricardo Chueca Rodríguez.

16. arloa: ekonomia.

Teresa García Marco.

María Isabel Ayuda Bosque.

Fernando Rodrigo Saúco.

17. arloa: filologia eta filosofía.

Fernando Galván Reula.

Irantzu Epelde Cendoya.

Alfonso Ángel García Suárez.

18. arloa: historia eta artea.

Rodrigo Balbín Berhmann.

Rosa Barroso Bermejo.

David Moriente Díaz.

II. ERANSKINA

Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza-eskaeren aholku-batzorde espezifikoetako kideentzako zerbitzu-sariak eta aurreikusitako gastuak, 2019-2020ko ikasturtekoak, honela banakatuta daude:

1.– Hezkuntza Sailak bere gain hartuko ditu bokal bakoitzaren bidaia-, ostatu-, gosari-, bazkari- eta afari-gastuak. Bakoitzaren jatorria desberdina denez, ezin da aurrekontu zehatzik ezarri.

Edonola ere, Hezkuntza Sailak bere gain hartuko du joan-etorriko bidaien zenbatekoa, erabilitako garraiobidean. Norberaren ibilgailua erabiliz gero, aholku-batzorde espezifikoaren batzarrera joateko (Bilbao) lantokitik eginiko joan-etorriari dagokion kilometro-kopurua honela ordainduko da: 0,29 euro kilometro bakoitzeko.

Ostatuari eta mantenuari dagokienez, aholku-batzorde espezifikoetako kide guztiek mantenu osoan hartuko dute ostatu Bilboko hiriguneko hotel batean, ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza-eskaerak ebaluatzeko eta elkarrizketak egiteko hautatutako zentrotik hurbil betiere.

2.– Aholku-batzorde espezifikoetako bokal bakoitzarentzako zerbitzu-sariak hauek izango dira: 300 euroko zenbateko finkoa Bilbon eginiko ebaluazio-lanegun bakoitzeko –osoa edo zati bat–, eta 20 euro ebaluatutako eskabide bakoitzeko. Zerbitzu-sariek PFEZagatiko atxikipena dute.


Azterketa dokumentala