Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2019ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4632

IRAGARKIA, zeinen bidez Vicom Renovables, S.L. enpresari dei egiten zaion agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 31ko ebazpen proposamenaren berri emateko. Ebazpen proposamen horren bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Vicom Renovables, S.L. enpresari (LIQU-2019-0029).

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonari dagokion egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 31ko ebazpen proposamena. Vicom Renovables, S.L.k, 2009-P-31 emakida/baimenaren bidez legeztatutako ur-aprobetxamendu baten titular edo erabiltzaile zuzena izanik, 2015. ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokiona.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako ebazpen proposamena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie Vicom Renovables, S.L. enpresako legezko ordezkariei, Vicom Renovablesenpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 31ko ebazpen proposamena jakinarazteko aurrez aurreko agerraldia egiteko Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea, 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz), iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 29a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana