Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2019ko urriaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4578

EBAZPENA, 2019ko irailaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, 2019-2020rako antolatu den Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) ikastaroa egiteko bi matrikula-beka esleitzen dira. Ikastaroa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU/LHIEE) antolatua da.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2019ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiteko bost matrikula ordaintzeko bost beka iragartzen dira. Aipatutako ikastaroa IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abuztuaren 1eko Ebazpenaren bidez, aipatutako bost matrikula-bekak esleitu ziren, A motako hiru eta B motako bi, eta A motako bekarako bi ordezkoz osatutako zerrenda bat onartu zen.

Bi uko aurkeztu dira, A motako bekari bat eta B motako bekari beste bat.

2019ko ekainaren 4ko ebazpeneko hamabigarren oinarriaren arabera, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak ebatziko du, hala badagokio, beka ordezkoen zerrendan hurrengo puntuazioa duten pertsonei esleitu behar zaien.

Halaber, 2019ko ekainaren 4ko ebazpeneko bigarren oinarriaren arabera, motaren bateko bekaren bat hutsik geratuz gero, betekizunak betetzen ez dituen eskaerarik ez dagoelako, beste motako beka gisa esleituko da, horretarako betekizunak betetzen dituen eskaerarik egonez gero.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea 29136674K eta 72544471X NAN zenbakia dutenek aurkeztutako ukoak, 2019-2020rako antolatu den Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) ikastaroa egiteko bost matrikula ordaintzeko A eta B matrikula-bekei aurkeztuak, hurrenez hurren.

Bigarrena.– Onartzea Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) (2019-2020) ikastaroaren matrikula ordaintzeko A motako bekak pertsona hauei esleitzea:

– 14259922Z.

– 78914387F.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 20a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala