Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4565

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeko bideratutako 333/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 333/2018 prozedura arrunta.

Gaia: guraso-ahala kentzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Marta Arruza Doueil.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Alfonso Carlos Chavarria Garciari ediktu bidez jakinaraztea 2019-07-03an prozesu horretan emandako epaia. Epaiaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta bertan osorik aztertu ahal izango du.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da epaitegi honetako iragarki-taulan, jakinarazpenaren eginbidea gauzatu dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko uztailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala